'Egunkaria'-ren itxiera

Espetxean dauden lankideen alde mobilizatzen segituko dute 'Egunkaria'-ko langile ohiek

'Berria' euskarazko kazeta berria sortzear den honetan, egun berezia eta pozgarria da gaurkoa 'Egunkaria'-ko langile ohientzat Juan Mari Larrarte kolektibo horren bozeramaileak gaur eguerdian Donostian azaldu duenez. Hala ere, 'Egunkaria'-ko langileen bihotzetan arantza bat dagoela nabarmendu du: hiru lankidek, Iñaki Uriak, Xabier Oleagak eta Xabier Alegriak, espetxean segitzen dutela. Horregatik, hilean behin haiek aska ditzaten eskatzeko ekitaldiak antolatzen segituko dutela iragarri du.

2003ko ekainaren 20a
15:42
Entzun
Duela lau hilabete 'Egunkaria' itxi eta kazeta horretako hamar kide atxilotu zituztenetik, ostiral eguerdiro kontzentrazioa egin dute langile ohiek Donostiako Bulebarrean, hain zuzen ere, espetxeratuta segitzen duten lankideak libre laga ditzaten eskatzeko. Kontzentrazio horretan iragarri du Larrartek aurrerantzean ere oraindik barruan segitzen duten hiru kideen aldemobilizatzen segituko dutela langile ohiek.

Kazeta berriaren sorrerak dinamika aldaketa batbehartu duela azaldu du Larrartek, baina, hala ere, hilaren 20ro, espetxeratuen askatasuna eskatzeko ekitaldiren bat izango dela: "ez da beti, derrigorrez, kontzentrazio bat izango, beste molde batzutako ekitaldiak ere antolatuko ditugu".

Gaur eguerdiko kontzentrazioan 50 bat lagun bildu dira; beste komunikabide batzutako ordezkariak eta kultur mundukoak era baziren ekitaldian, besteak beste, Ramon Agirre aktorea, Koldo Almandoz kazetari eta zinemagilea eta Xabier Letona 'Argia'-ko zuzendaria.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.