Estanis Etxaburu Etxerat-eko bozeramaileak adierazi du zazpi presoren senide eta lagunek eskubide urraketa zehatzen berri eman dutela gaur, baina urraketa horiek egunerokoak direla eta euskal preso politikoen kolektibo osoari eragiten dietela.
Ildo horretatik, preso horien eskubideak bermatzeko bide bakarra dagoela nabarmendu du: batetik, haien estatus politikoa onartzea, eta, bestetik,Euskal Herrira ekartzea. Hori dela eta, hileko azken ostiraletan aldarrikapen horien alde egiten diren elkarretaratzeetan parte hartzeko deia egin du Etxaburuk, eta "indarrak batzeko" garaia dela nabarmendu du.
Agintariei, berriz, eskaera zehatza egin die: espetxeetara joateko, eta eskubideen urraketa horiek guztiak bertatik bertara ezagutzeko. Era berean, Etxaburuk oroitarazi du Karmele Solaguren preso baten ama eta Joxe Anjel 'Kotto' Altzuguren presoa direla egun indarrean dagoen espetxe politikak eragindako azken bi heriotzak, baina egoera aldatu ezean halakoak noiznahi errepika daitezkeela oharrarazi du.
Presoak
Espetxeetara joan eta euskal presoek egunero bizi dituzten eskubide urraketak ezagutzeko gonbidapena egin die Etxeratek agintariei
Euskal preso politikoek kartzela barruko eguneroko bizimoduan jasaten dituzten eskubide urraketa zehatzen lekukotasuna eman dute zazpi presoren senide eta lagunek. Osasun, hizkuntza, hezkuntza, komunikazio eta bisita zein aitatasun eta amatagusanagatiko eskubideen urraketen berri eman dute. Errealitate hori aintzat hartuta, espetxetara joateko gonbidapena egin die Etxerat elkarteak Euskal Herriko agintariei, urraketa horiek guztiak bertatik bertara ezagutu ditzaten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu