Euskal presoak

Espetxeetara martxak, euskal presoen eskubideak aldarrikatzeko

"Gertatutakoaren egiazko bertsioa" aldarrikatu du Rodriguezek, "ETAko kideak terroristak" direla sinetsarazi nahi dutenen aurrean.

Martxa Martutene paretik igarotzen. JON URBE, ARGAZKI PRESS
arantxa elizegi egilegor
2017ko abenduaren 31
14:56
Entzun

Basauriko kartzelaren parean berrehun bat lagun bildu dira eguerdian, bertan preso dauden Alfredo Remirez amurrioarrari eta Aitzol Gogorzari elkartasuna adierazteko.

Remirez azaro hasieratik dago preso. Amurriokoari urtebeteko kartzela zigorra ezarri zioten, herriko jaien hasieran eta udaletxeko baloiik euskal preso bat irudikatzen zuen panpin bat irudikatzeagatik. 

Gogorza errenteriarra, berriz, larriki gaixo dago. Auzitegi Medikuntzako Euskal Institutuaren txosten baten arabera: nahasmendu obsesibo-konpultsiboa, eta desoreka depresiboa, autolisi arriskuarekin. 

Gipuzkoan, berriz, Martuteneko espetxea izan dute elkargune goizean Donostiatik eta Hernanitik abiatu diren bi zutabeek. 

Gipuzkoako martxan izan dira, besteak beste, Marian Beitialarrangoitia diputatua eta Sortuko idazkari Arkaitz Rodriguez.

Hain zuzen ere, ekitaldian hitza hartu du azken horrek eta "egiazko errelataren beharra" aldarrikatu du, eta nabarmendu bai ETAk eta baita EPPK-ko kideek ere izan duten "jarrera ausarta", prozesua etengabe oztopatzen ari den Espaniar estatuarekiko.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.