Euskal presoak

Espetxeetarako martxak Gabonetako asteburuetan

Kalera Kalera dinamikak hainbat mobilizazio antolatu ditu, Denak Gurekin! Euskal preso, iheslari eta deportatu politikoak etxera! lelopean.

Kalera Kalera dinamikko Oihana San Vicente eta Haimar Altuna, mobilizazioak iragartzeko agerraldian. ñIGO URIZ (ARAZKI PRESS)
Berria
2017ko abenduaren 20a
15:56
Entzun

Nagusiak hauek dira: larunbat honetan martxa bat egingo dute Zaballako espetxera (Araba), handik gertu dagoen Subijana herritik abiatuta, 11:00etan.

Datorren asteko larunbatean (abenduaren 30ean), manifestazioa egingo dute Iruñean. 18:30ean, autobus geltoki zaharrean hasita.

Eta urteko azken egunean, igandean, elkarretaratzea egingo dute Basauriko espetxean (Bizkaia), 12:00etan. Eta egun berean, martxa bat egingo dute Martutenekora (Gipuzkoa): talde bat Donostiako Epaitegitik (Egia auzoa) abiatuko da, 11:30ean; eta beste bat Hernaniko Zinkoenetik, 10:00etan. 12:00etan egingo dute ekitaldia espetxearen aurrean.

Parisen zain

Kalera Kalera dinamikako kideek azpimarratu dutenez, “badirudi” presoen hurbilketan eta bestelako neurrietan Frantziako Gobernuak urratsak eman ditzakeela datozen asteetan. Espainiakoak ere aurrerapausoak emateko “ordua” dela deritzote. “Ez dago aitzakiarik krudeltasunari, gorrotoari eta mendekuari eusteko. Borroka armatuaren aitzakiak jada ez du balio”.

Presoak hurbiltzeko “oztopo fisikorik” ere ez dutela uste dute: azaldu dutenez, bi estatuek “nahikoa” leku dute Zaballako eta Euskal Herriko gainontzeko espetxeetan eta Mont-de-Marsango espetxean (Landak, Okzitania). EPPK Euskal Preso Politikoen Kolektiboko kideek kartzela horietara hurbiltzea eskatu dute azken hausnarketa prozesuan.

 

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.