Erroman atzo atxilotu zituzten hiru euskal gazteak espetxeratu egin dituzte, Amnistiaren Aldeko Mugimenduak jakinarazi duenez. Artzai Santesteban eta Fermin Martinez Coeliko espetxean sartu dituzte, eta Zurine Gojenola, berriz, Rebbibia kartzelan. Biak daude Italiako hiriburuan.
Coeliko kartzela parean hainbat lagunek elkarretaratzea egin dute espetxeratzeak salatzeko. Italieraz Espainiak torturatzen du, babes politikoa euskal gazteentzat zioen pankarta zabaldu dute, berri agentizen arabera.
Italiako Poliziak atzo atxilotu zituen Santesteban, Martinez eta Gojenola. Erromako Legebiltzarraren aitzinean prentsaurrekoa emateko asmoa zuten. Joan den azarotik haien atzetik zebilen Espainiako Polizia. Segiren aurkako operazioa egin zuten orduan, eta 34 gazte atxilotu zituzten.
Atxiloketak
Espetxeratu egin dituzte Erroman atxilotutako hiru euskal gazteak
Artzai Santesteban, Fermin Martinez eta Zurine Gojenola atzo atzeman zituen Italiako Poliziak. Iragan azaroako Segiren kontrako sarekadaz geroztik haien bila zebilen Espainiako Polizia.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu