Gizonezkoa Gasteizko Santiago Ospitalean dago, zainketa intentsiboetako unitatean. Ospitaleko iturriek Europa Press berri agentziari jakinarazi diote egonkor dagoela eta traumatismo ugari dituela gorputzean.
Arrasateko (Gipuzkoa) San Andres auzoan gertatu zen dena, atzo, 07:30 aldera. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailaren arabera, eztabaidan ari ziren bikotekideak, eta zabalik zegoen leiho batean eserita zegoen gizonezkoa. Lehen ikerketen arabera, bultza egin zion andreak, eta hirugarren solairutik behera erori zen.