Udal hauteskundeak

Esporrin izendatu du PSNk Iruñeko Udalerako hautagai

Primarioak egin dituzte, Esporrin eta Pozuetaren artean erabakitzeko. PSE-EEk gaur aurkeztuko du ofizialki Donostiarako hautagaia, Ernesto Gasco.

Maite Esporrin, Iruñeko Udaleko osoko bilkura batean. JAGOBA MANTEROLA / ARGAZKI PRESS
2014ko abenduaren 1a
09:39
Entzun

Primarioak egin zituzten atzo PSNko militanteek —joan den asteazken eta ostegunean ere bozkatu zuten—, Iruñeko alkatetzarako hautagaia erabakitzeko. Bi ziren hautagaiak: Maite Esporrin eta Miguel Pozueta. Azkenean, Esporrinek ordezkatuko ditu sozialistak Iruñeko Udalean. Botoa ematera deitutakoen %76,88k parte hartu zuen primarioetan, 441 militantek hain zuzen ere. 195 boto bildu ditu Esporrinek, eta 119 Pozuetak.

Iruñeko hautagaiarekin batera, abenduaren 13an PSNk egingo duen ezohiko batzarrerako ordezkariak ere aukeratu zituzten militanteek. Eduardo Vallen zerrendak —Esporrinen sektorekoa— 159 boto eta 29 ordezkari lortu zituen. Iñaki Zaraguta Pozuetaren sektorekoaren zerrendak, berriz, 84 boto eta 28 ordezkari. Kongresuak Maria Txibite idazkari nagusiaren lidergoa sendotuko du.

Gaur, bestalde, Ernesto Gasco modu ofizialean izendatuko du PSE-EEk Donostiako alkatetzarako hautagai.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.