Espainiako Gobernua prest azaldu da kirol ekitaldietan independentziaren aldeko banderak kentzeko, aitortu badu ere legezkoak direla kendu nahi dituen bandera horiek. Kataluniako bandera izarduna aipatu du Barne Ministerioak; aitortu du banderek ez dutela "inola ere" urratzen kirol ekitaldietan indarkeria saihestesko Espaniako legea, baina "testuinguruaren arabera" poliziek banderak "konfiskatu" ahal izango dituztela; "ordena publikoa arriskuan" ikusten badute kenduko dituzte poliziek banderak.
Barne Ministerioak Espainiako Kongresuan zehaztu du zeintzuk diren testuinguruaren araberako baldintza horiek: "Kirol ekitaldi handietan, non bandera horiek erakusteak erantzun bortitza edo kontrakoa sor dezakeen ikusleen sektore batzuen aldetik".