Lehendik Terrorismoaren Aurkako Ituna izenekoa indarrean dute PSOEk eta PPk, eta hura gidatzen duenaren tankera bereko batzordea sortzea hitzartu dute "Estatu eredua aztertzeko eta etorkizuneko estatutuen erreformak adosteko".
PPko presidente Raxoik agertu du gustura atera dela bileratik Zapatero elkarlanerako prest ikusi duelako.
EAEko Estatutu berrirako proposamena
"Estatu eredua aztertzeko" batzordea eratzea hitzartu dute Zapaterok eta Raxoik
Atzo Juan Jose Ibarretxe Jaurlaritzako lehendakariarekin izan ondoren, Mariano Raxoi PPko, Espainiako oposizioko alderdi nagusiko, buruarekin batzartu da gaur Jose Luis Rodriguez Zapatero Espainiako Gobernuko presidentea. Eusko Legebiltzarrak EAEko Estatutu Berrirako Proposamena onartu ostean sortu den egoerari aurre egiteko, "Estatu eredua aztertzeko" batzordea eratzea erabaki dute Espainiako bi alderdi nagusietako buruzagiek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu