Estatu indarkeriak eragindako 22 pertsonaren senitartekoen adierazpena

2011ko azaroaren 27a
00:00
Entzun
«Frantziako eta Espainiako estatuek gure herriaren kontra erabili izan duten eta gaur-gaurkoz darabilten biolentziaren ondorioz galdu zuten bizitza gure senideek», adierazi zuten atzo estatu indarkeriaren biktimek. Argi utzi nahi izan zuten, ordea, ez zutela inor ordezkatzen, zenbait hildakoren senitartekoak zirela.

Denetara, hildako 22 pertsonaren senitartekoek sinatu dute adierazpena. Besteak beste, Jon Paredes Txiki, Joxean Lasa, Angel Berrueta, Jon Lopategi Pantu, Jose Migel Beñaran Argala, Xabi Kalparsoro, Santi Brouard, Rosa Zarra edo Igor Anguloren familiartekoek. Estatu indarkeriak eragindako biktimek euren izenak «harrotasunez eta ozenki erreibindikatzeko» egin zuten adierazpena. Etorkizunean euren oroimena ez baldintzatzeko edo bizitzak ez ezeztatzeko lanean jarraituko dutela adierazi zuten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.