"Estatu indarkeriaren alde" egitea leporatu dio Sortuk PPri

2014ko martxoaren 10a
18:43
Entzun

Sortuk, ohar batean, gaitzetsi egin du PPk GALen eta BVEren biktima ugariri ordaintzeari uko egitea. PP "kontrako norabidean" doala uste du Sortuk, "biktima guztien aitorpena eta erreparazioranzko urratsak" egin beharrean. Salatu duenez, "estatu indarkeriaren biktima gehienak ukatuak izan dira, eta hala dira oraindik ere", eta gaur iragarritako neurriekin, jada aitorpena jasoa dutenak "baztertu" nahi ditu. Biktimak "irizpide ideologikoen arabera" sailkatzea leporatu dio PPri. Are gehiago: "Estatu indarkeriaren defentsa egiten ari da PP, horrek eragindako biktimak baztertuz".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.