Estatu kolpe saioari buruz oraindik «argi-ilunak» daudela dio Garaikoetxeak

O-23ko estatu kolpe saioa gogoan izan dute hainbat politikarik, gertakarien 30. urtemugan

edurne begiristain
2011ko otsailaren 24a
00:00
Entzun
Atzo, hogeita hamar urte bete ziren Antonio Tejero koronelak eta hainbat guardia zibilek Espainiako Kongresua indarrez hartu zutela, barruan hainbat parlamentari zirela. Gertakari haren lekuko izan ziren hainbat politikarikorduan ikusitakoa gogoratu dute. Hogeita hamar urte igaro eta gero, estatu kolpe saioari buruz «argi-ilunak» daudela uste du Carlos Garaikoetxea lehendakari ohiak. «Gauza batzuk ez ditugu inoiz jakingo», azpimarratu du.

Txiki Benegas PSOEko diputatuak, ordea, ez du zalantzarik historiaren kapitulu hura erabat itxita dagoela. «Gertakari hura iragana da, oroitzapen bat, baina sekula ahaztu behar ez dena, askatasuna beti zaindu behar delako».

Tejero Kongresuan sartu zenean, hainbat kazetariekin batera kafetegian sarrarazi zutela gogorarazi du PSOEko diputatuak, Radio Euskadi irratian. Kongresutik ateratzea lortu zuenean, Barne Ministerioan eratu zen behin-behineko gobernu bileran parte hartu zuela azaldu du. Beldurrik ez zuela pasatu ere esan du Benegasek: «Pena handia nuen, demokrazia berriro zapuztuko zela uste bainuen».

Haren hitzetan, orduko egoera politikoa «nahasia eta ezegonkorra» zen, eta zerbait gertatuko zen susmoa egon bazegoen. Gertaerak bata bestearen atzetik etorri ziren, baina, hala ere,orduko informazio zerbitzuek «kale» egin zutela uste du,ez zirelako gai izan Tejeroren asmoa aurrez ikusteko.

Kongresutik 500 kilometrora, Ajuria Enean, ezustean harrapatu zuen berria Carlos Garaikoetxea lehendakari ohia. Gau hartan dozenaka dei egin zituen, baina Burgosko aginte militar gorenari egindakoak «lasaitu» zuen gehien, irratian jakinarazi duenez. «Haren tonu umoretsua entzunda, pentsatu nuen gauzak ez zirela hain larriak».

Hala ere, Garaikoetxeak uste du estatu kolpe saioa «mugarria» izan zela Euskal Herriko egoeran. Izan ere, autonomia erkidegoetarako itunak hitzartu zituzten horren ostean Felipe Gonzalezek etaLeopoldo Calvo Sotelok, eta horrek «Euskadin autogobernuaren murrizketa» ekarri zuela iritzi dio lehendakari ohiak.

Urtemuga ospakizuna

Estatu kolpe saioaren urtemuga gogoan izan zuten Kongresuan ere, Espainiako errege Juan Carlos Borboikoak, gobernuko kideek etaestatu kolpe saioaren lekuko izan ziren hainbat ordezkari politikok. Ekitaldian esan zutengertatutakoa «demokraziaren garaipena» izan zela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.