Gutxienez 11 pertsona hil dituzte eta 516 zauritu Egiptoko hainbat tokitan, Mohamed Mustafa Hamedh Osasun ministroak jakinarazi duenez.
Hamedhen arabera, hiru hildako Minya herrikoak dira, lau Matruhekoak eta bat Alexandriakoa; beste hiru hildakoen jatorria ez du jakinarazi oraindik.
Zaurituak guztira 516 dira, iturri horrek dioenez; horietatik 155 oraindik erietxean daude, eta gainerako 360ak jada atera dira ospitaletik.