Estatua, «ipurdi bistan»

Oihana Elduaien Uranga.
Andoain
2012ko urriaren 17a
00:00
Entzun
Ez da hau Espainiak Giza Eskubideen Auzitegitik jaso duen aurreneko zigorra. Tortura kasuak ez ikertzeagatik bi urtean jarri dioten hirugarren zigorra da, eta aurtengoa da 197/2006 doktrinaren kontrako epaia ere. Estrasburgoko Auzitegiak ez ezik, Nazio Batuen Erakundeak ere kritikatu du Espainia, Orkatz Gallastegiren torturen auzian ikerketa behar bezala ez egiteagatik. Etorkizunean halako epai gehiago etorriko diren segurtasuna dauka Iñigo Iruin abokatuak. Estatua «ipurdi bistan» dagoela dio. «Horrek guztiak zuzenbide estatuaren argazkia erakusten du. Espero dugu legearekin egindako bidegabekeriak zuzentzea posible izatea».

Bidea luzea dela aitortu du Iruinek; kasu honetan hamar urte behar izan dira Auzitegiek arrazoia emateko. «Pazientzia, adorea, animoa eta indarra behar da, eta baita egindakoak fruituak ekarriko dituen itxaropena ere». Nolanahi ere, bidea ez dela amaitu, borroka asko egin beharko dela eta Estrasburgok gauza asko onartu beharko dituela ohartarazi du.

Bidea gogorra den adibidetzat jarri du Martxelo Otamendik eta bestek beren kontrako salaketak ere eduki izana bidean, torturak salatzeagatik «ETArekin kolaboratzea» egotzita.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.