Euskal presoen egoera gero eta larriagoa dela, eta, bereziki, gaixorik daudenena okertu dela salatu du gaur Etxerat elkarteak, Gasteizen egin duten agerraldian. Hain zuzen ere, gaitz larriak dituzten presoak "baldintza gabe" aske uzteko exijitu du elkarte horrek, haiek presondegietan edukitzea giza eskubideen urratze larria dela iritzita. Ildo horretatik, Espainiako Estatuak sufrimendu hori bere alde baliatzen duela salatu du: "Estatuak dudarik ez du sufrimendu hori emaitza politikoak lortzeko arma gisa erabiltzeko".
Hori guztia aintzat hartuta, presoen eskubideen alde mobilizatzeko deia egin die Etxerat-ek herritarrei:"Ezinbestekoa da euskal gizartea gaixotasun larri eta sendaezinak dituzten presoen guztien askatasunaren alde aktibatzea. Gizarte mobilizazioaren bidez bataila hau irabaztea eta gure senitartekoen eskubideak errespetatzea lor dezakegu".
Politika
Estatuak euskal presoen sufrimendua "emaitza politikoak lortzeko" erabiltzen duela salatu du Etxerat-ek
Gaixotasun larriak dituzten presoek baldintza gabe aske uzteko eskatu du berriro.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu