euskal herria

Estatuaren abokatuak helegitea aurkeztu du Osakidetzan etorkinak artatzeko arauaren aurka

Oraingoz indarrean da, baina auzitan jarri dutela azaldu du Iñaki Berraondok Legebiltzarreko Osasun batzordean.

2013ko urriaren 28a
14:37
Entzun

Uztailaren 22an  argitaratu zuen Eusko Jaurlaritzak paperik gabe edota asegurorik gabe dauden pertsonak artatzeko erabakia buletin ofizialean. Araban, Bizkaian edo Gipuzkoan gutxienez urtebete erroldatuta egonez gero, Osakidetzako txartel baterako eskubidea eta mediku bat izateko eskubidea bermatzen die, beti ere gutxieneko errenta bat baino gutxiago jasoz gero.

Iñaki Berraondo Osasun Saileko zuzendarietako batek gaur Eusko Legebiltzarreko Osasun batzordean esan du 700 direla baldintza horiek betetzen ez dituztenak. Horiei larrialdietako zerbitzua eskaintzen zaie soilik, osasun publiko arazo diren salbuespen kasuez gain. Haurdun dauden emakumeak eta adingabekoek ere bermatzen zaie artatuak izateko eskubidea.

EH Bilduk Jon Darpon Osasun sailburuaren agerraldia eskatu zuen gaurko Legebiltzarrean, baina Berraondo izan da bere partez. Hor jakinarazi du Estatuaren abokatuak helegitea aurkeztu duela. EH Bilduk, PSE-EEk eta UPDk doako zerbitzu unibertsala defendatu dute Legebiltzarrean, eta eskubidea herritar guztiei bermatzeko arauak dituen baldintzak kentzeko eskatu dute.

Eva Blanco EH Bilduko parlamentariak esan du gogortu egin direla baldintzak, eta atzerritar askok etxe bat erosteko eta erroldatzeko dituzten arazoak nabarmendu ditu. Iñigo Lamarca arartekoak ere zerbitzu unibertsala bermatzeko eskatu zuela gogorarazi du.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.