politika

Estatuen biktimek "egia osoa" nahi dute

GALek, poliziek, torturek, gerra zikinak, armadak edota "kartzela politikak" hildako lagunen senideek-eta agerraldia egin dute Bilbon. "Ez gatoz dirua eta mendekua eskatzera; konponbide demokratikoa eskatzera gatoz".

2011ko azaroaren 26a
18:00
Entzun

Espainiako eta Frantziako estatuen indarkerien biktimek gatazkari "konponbide demokratikoa" ematekoa "egia osoa" aldarrikatu dute gaur, Bilbon egindako agerraldian. Bermeak izatearen garrantzia azpimarratu dute, atzera "injustiziak" ez egoteko.

"Ez gatoz dirua eta mendekua eskatzera; konponbide demokratikoa eskatzera gatoz", esan dute haien izenean Carmen Galdeanok —Xabier Galdeano kazetariaren alabak; GALek hil zuen hura— eta Idoia Muruagak —Igor Angulo presoaren neska-lagun izandakoak; kartzelan zendu zen Angulo—. GALek, poliziek, torturek, gerra zikinak, armadak edota "kartzela politikak" hildako lagunen senideak-eta agertu dira prentsaurrekora.

ETAk urriaren 20an borroka armatua bukatu duela iragarri zuen arren, estatuen biktimek azpimarratu dute indarkeria ez dela amaitu. "Polizia etxeetan eta kartzeletan eskubide urraketak geratzen dira".

Biktimen beste elkarteei esan diete "modu positiboan" aritzeko eta prozesuan "eragozpenik" ez jartzeko. "Bestearekiko eta eskubideekiko errespetuan oinarritutako bizikidetza lortzea da gure helburua".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.