Auzitegi Goreneko iturrien arabera, Francisco Jose Hernando Goreneko presidenteak eta beste bi magistratuk osatzen duten 61. "sala txikiak" iragan astean erabaki zuen auzi honetan inplikatuta dauden hiru aldeei alegazioak sartzeko aukera irekitzea, Botere Judizialaren Lege Organikoaren 240. artikuluak dioen moduan.
Artikulu horren arabera, hiru aldeen bost egun dituzte auziari alegazioak idatziz aurkezteko, atzo arratsaldetik hasita.
Iragan urriaren 1ean 61. Salak Eusko Legebiltzarreko Mahaiak, Bozeramaileen batzordeak eta Presidentziak onartutako bost erabaki baliogabetu zituen, SA talde parlamentarioa ez zutela desegin onaetu zutelako eta SAk diru-laguntzak jasotzeko eskubidea onartzen zutelako.
Batasunaren ilegalizazioa
Estatuko abokatuak, Fiskaltzak eta Batasunak bost egun dituzte Gorenean alegazioak aurkezteko
Estatuko abokatuak, Fiskaltzak eta Batasunak aste hau bukatu aurretik aurkeztuko beharko dituzte alegazioak Espainiako Auzitegi Gorenaren aurrean Eusko Legebiltzarrak planteatuko auziari. Auzitegi Goreneko 61. Salak Legebiltzarreko bost akordio baliogabetu zituen Sozialista Abertzaleak akordio horien aldeko botoa eman zielako, eta Legebiltzarrak baliogabetze auzia jarri zuen mahai gainean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu