Politika
Estatuko Fiskaltza Barakaldoko ekitaldi politikoa ikertzen ari da
Espainiako Estatuko Fiskaltza joan den larunbatean Barakaldon egin zen ekitaldi politikoa ikertzen ari dela azaldu du Candido Conde-Pumpido Espainiako fiskal nagusiak. "Une honetan, han gertatu zena aztertzeko ikerketa daukadu esku artean", azaldu du Conde-Pumpidok.
Espainiako fiskal nagusiak agertu duenez, Ertzaintzak zaindu zuen Barakaldoko ekitaldia Fiskaltzak emandako argibideei jarraituz inongo lege hausterik gerta ez zedin. Conde-Pumpidok azpimarratu duenez, "garrantzitsuena da Batasunak bere mahai nazionala aukeratzeko batzarra egin asmo zuela eta Estatuko Fiskaltzaren ekimenari esker batzarra debekatu egin zela eta ez zela ospatu".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu