Estaturik gabeko nazioen lehen biltzarra egin dute Sardinian

2012ko abuztuaren 26a
00:00
Entzun
Sardinian, estaturik gabeko nazioen lehen biltzarra antolatu du Camillo Bellieni ikerketa zentroak. Eskozia, Irlanda, Herrialde Katalanak, Euskal Herria, Herrialde Laddina, Bereber herria, Albania, Korsika eta Sardiniako ordezkariak izan dira han. Guztira, 30 hizlari eta 300 gonbidatu izango dira, eta herri horien hizkuntza, literatura, historia, politika ekonomikoa eta arazo instituzionalak jorratuko dituzte. Jon Andoni Lekue ezker abertzaleko kideak Europako independentzia prozesuei buruzko mahai inguru batean parte hartuko du. Antolatzaileen arabera, «elkarlanerako sare bat osatzea da» biltzarraren helburua.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.