Autogobernuaren auzian "inboluzionistengandik gertu" egotea egotzi dio Sortuk Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakariari, eta ohartarazi dio alderdiak ez duela bat egingo "Gernikako Estatutu berritu" batekin; aukera hori "iruzurra" izango litzatekeela uste du.
Lantaldearen abiapuntua "okerra" dela azaldu du Pernando Barrena Sortuko bozeramaileak.
Koldo Mediavilla EAJko Harreman Instituzionaletako idazkaria Radio Euskadin mintzatu da gaiaren inguruan. Esan du PSE-EErekin posizio "gertuago" bat adostu duela EAJk, baina lantaldean "EAJ-PSE-EH Bildu oinarrizko triangulaketa" gauzatzea nahiko lukeela gaineratu du.