Ez da berehalakoan izango. Proposamenak jasotzen hasi aurretik, Jone Berriozabal jeltzaleak orain arte alderdiek egindako proposamenen laburpena egin beharko du, eta horretarako ez dago epe jakinik. Laburpena amaitutakoan, lantaldearekin elkarlanean eritu diren adituen esku utziko dute dokumentua.
Lanak bukatutakoan Legebiltzarrak Adi izeneko sistema jarriko du martxan bere webgunean, herritarrek estatus berriari buruz dituzten proposamenak eta iritziak jasotzeko. Lehendik ere erabili izan dute sistema hori beste hainbat araudiri buruzko riritziak biltzeko.
Gaur Gasteizen egindako autogobernu lantaldearen bileran adostu dute erabakia. Horretaz gain aztertu dute parte hartze prozesua Eusko Ikaskuntzara zabaltzea ere.