Estatutuetan eginiko aldaketak, Madrilen menpe

jokin sagarzazu
2015eko uztailaren 16a
14:05
Entzun

Autonomia estatutuen aurkako aurretiazko konstituzio helegitea berreskuratu dute PPk eta PSOEk, Auzitegi Konstituzionaleko Lege Organikoan adostutako erreformarekin. 1985ean indargabetu zuten figura juridiko horren bidez, estatutuetan eginiko aldaketak edota erreformak geldiarazteko ahalmena izango dute Madrilen, Auzitegi Konstituzionalak bere iritzia eman arte.

Autonomia erkidego bateko legebiltzarrak bere estatutuan eginiko aldaketak etetea ez ezik, helegiteak ere geldiaraziko luke estatutuarekin loturiko balizko erreferendum bat egitea. Helegitea jartzeko eskubidea izango dute Espainiako Gobernuko presidenteak, Espainiako arartekoak, autonomia erkidego batek, 50 diputatuk edota 50 senatarik.

Atzo arratsaldean onartuko dute erreforma, Euskal Herriko, Kataluniako eta Galiziako alderdi abertzaleen eta IUren aurkako botoekin. Irailean sartuko da indarrean, Senatuak lege aldaketa berrestean.

EAJko Aitor Estebanek salatu du PPk eta PSOEk joko arauak aldatu dituztela konstituzioaren erreformaz eta akordio pluralei buruz hitz egiten ari direnean. “Harremanak zailduko ditu horrek”, ohartarazi die.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.