Euskal Herria

Esteban eta Goirizelaia dira EHUko errektoretzarako hautagaiak

EHUko errektoretza hauteskundeetarako hautagaitzak behin betiko aldarrikatzeko epea amaitu da gaur. Marisol Esteban eta Iñaki Goirizelaia dira abenduaren 4ean egingo den hauteskundeetarako hautagaiak.

2008ko azaroaren 14a
20:31
Entzun
Juan Ignacio Perez Iglesias da EHUko gaurko errektorea baina maiatzean hauteskundeak galdu zituen, eta bozak galdu ostean, ez zela berriro errektoretzara aurkeztuko jakinarazi zuen. Hori dela eta, hauteskundeak egingo dituzte abenduaren 4ean eta, horietarako, bi hautagai aurkeztu dira: Marisol Esteban eta Iñaki Goirizelaia.

Ingeniaritza Telematikako katedraduna da Iñaki Goirizelaia. Bizkaiko campuseko errektoreordea den honek, Juan Ignacio Perez Iglesiasen “unibertsitate eredu bera” duela esan izan du. Egun EHUko zuzendaritzan dauden kide batzuk daude haren zerrendan -Goirizelaia- eta, horregatik, bere hautagaitzak erakundeari "egonkortasuna" emango liokeela uste du Goirizelaiak.

Marisol Esteban da bigarren hautagaia. Atzo aurkeztu zuen bere hauteskunde programa eta bere lehentasunetako bat “EHUko lan taldea berrantolatzea” dela jakinarazi zuen. “Gaur egungo lan taldea gaztetu” behar dela deritzo, eta “irakasle laguntzailearen irudia indartzearen aldekoa” da, “ikertzaile berriak sortu ahal izateko”.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.