Esteban Murillo presoa libre gelditu da, auzia preskribituta

2011ko martxoaren 10a
17:28
Entzun

Esteban Murillo presoari (Iruñea) egozten zizkioten delituak preskribituta daudela argudiatuta, Espainiako Auzitegi Nazionalak hura libre uzteko erabakia hartu du, Amnistiaren Aldeko Mugimenduak (AAM) jakinarazi duenez. Hain zuzen, asteartean laga zuten aske. Autoaren arabera, haren aurkako lehen inputazioa ustezko delitua izan zenetik hamabost urte baino gehiagora eman da.

Murillo 2008ko urrian atxilotu zuen Frantziako Poliziak, Bidarrain. Han hainbat urte zeramatzan bizitzen, bizimodu normala eta publikoa eginez, AAMk dioenez. Euroagindu bidez Espainiaratu egin zuten.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.