"Konstituzionalista gehienek esaten dute helegite horrek ez duela ez hankarik, ez bururik, baina, hala ere, Espainiako Gobernuak aurrera segitzen du. Beraz, hor susmo bat badago, hainbat kasutan ikusi dugulako elkarlan hori badagoela. Azken batean, justizia erabat politizatu dute, eta politika erabat polizitizatu", adierazi Larrañagak Euskadi Irratian.
Halaber, Espaianiako Gobernuaren helegiteak beste gauza batzuk ere adierazten dituela iruditzen zaio Larrañagarik, batik bat, Espainiako hauteskundeak laster batean datozela. Ildo horretatik, Auzitegi Konstituzionalak helegitearen oinarri juridikoak baino ez balitu aintzat hartuko, ez lukeela tramitera onartuko ziurtatu du Justizia sailburuordeak.
Ibarretxeren Plana
Esther Larrañaga: "Justizia erabat politizatu dute, eta politika erabat judizializatu"
Espainiako Gobernuak Jaurlaritzaren estatutu berri proposamenaren aurka Auzitegi Konstituzionalean helegitea aurkeztu duela eta, PP eta Konstituzionaleko presidentea elkar hartuta dabiltzala pentsatzeko arrazoiak badaudela iruditzen zaio Esther Larrañaga Jaurlaritzako Justizia sailburuordeari. "Hainbat kasutan ikusi dugu elkarlan hori badagoela", adierazi du Euskadi Irratian egin dioten elkarrizketan. Joseba Azkarraga Justizia sailburuak atzo esandakoekin bat egin du, beraz, Larrañagak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu