epaitegiak

Estrasburgok ez du onartu Filipe Bidarten salaketa

Zigorra jaso zuen gaiei buruz hitz egitea debekatu ziotelako jo zuen Giza Eskubideen Europako Auzitegira.

Bidart 2007an, 19 urte kartzelan egon ostean aske irten zenean. LUDOVIC PETIOT, EFE
2015eko azaroaren 12a
07:52
Entzun

Estrasburgoko epaileek aho batez ezetsi dute Filipe Bidarten salaketa. Epaileen esanetan ez da urratu adierazpen askatasuna Bidarten baldintzapeko askatasuna emateko ezarri zioten baldintzarekin. Baldintza horietako bat zen zigortua izan zen gaiei buruz ez hitz egitekoa.

Epaileek nabarmendu dute debekua aldi baterako zela, hau da, baldintzapeko askatasuna amaitu arte. Diote Iparretarrak erakundeko kide eta preso ohiak baduela “euskal auziaz” hitz egiteko eskubidea.

1988an sartu zuten preso Filipe Bidart eta hainbat aldiz baldintzapean aske uztea errefusatu ondoan, 2007an eman zioten kalera ateratzeko baimena. Ordutik Beziers hirian bizi izan zen harik eta 2012ko maiatzean Euskal Herrira itzultzeko baimena jaso zuen arte. Baigorri herrira (Nafarroa Beherea) itzuli zen, eta han, hogeita bi hilabetez egon zen baldintzapean aske.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.