2008ko urtarrilaren 17an, Euskal Herriko Laborarien Elkarteak antolatutako protesta batean hartu zuen parte Jean-Mixel Aizagerrek. Amaieran, istiluak izan ziren Poliziaren eta protestan ari zirenen artean. Aizager atxilotu egin zuten, bi hilabeteko zigorra ezarri, langile publiko bati armaz —aterki batekin— mehatxu egitea egotzita.
2008ko abenduan, prokuradoreak aginduta, DNA frogak eginarazi zizkioten, baina uko egin zion Aizagerrek. Horregatik, 500 euroko isuna ezarri zioten. Aizagerrek Giza Eskubideen Europako Auzitegira jo zuen, argudiatuta Giza Eskubideen Konbentzioaren 8. artikuluan jasotako bizitza pribaturako eskubidea urratze zuela horrek.
Orain, arrazoia eman dio Estrasburgok. Epaitegiak gogorarazi duenez, Frantziaren DNA datu basetik ezin dira fitxategiak ezabatu 40 urte igaro arte kondenatutako pertsonen kasuan —20, susmagarrien kasuan—, eta, Estrasburgoren iritziz, bizitza pribatuaren urraketa "neurrigabea" da hori.
Zehazki, Frantziak 3.000 euro ordaindu beharko dizkio kalte-ordain gisa, eta beste 3.000 auziaren gastuengatik.