EUSKAL PRESOAK

Estrasburgok gaur zortzi emango du 'Parot doktrinaren' inguruko epaia

Espainiako Gobernuko iturriek adierazi dute Europako Giza Eskubideen Auzitegiak urriaren 21ean jakinaraziko duela Ines del Rioren auziari buruzko ebazpena.

2013ko urriaren 14a
16:28
Entzun

Martxoaren 20an egin zuen Ines del Rio presoaren egoerari buruzko auzi saioa Europako Giza Eskubideen Auzitegiko sala handiak, eta udazkenerako espero zen epaia. Itxaronaldi horri epea jarri dio Espainiako Gobernuak, Europa Press agentziak gobernuko iturriak aipatuta jakinarazi duenez: datorren astelehenean, hilak 21, ezagutaraziko du Estrasburgok doktrinari buruzko erabakia.

71 presok dute ezarria 192/2006 doktrina. Berez, Ines del Rio presoaren auzia du aztergai epaitegiak, baina doktrina osoa jarriko luke auzitan ebazpenak.

Ines del Rio Prada euskal presoari doktrina hori ez zitzaiola ezarri behar ebatzi zuen Estrasburgoko Auzitegiak iazko uztailean, eta, beraz, presoa "ahalik eta azkarren" libre uzteko exijitu zion Espainiari. Ez zuen hala egin, ordea, eta helegitea jarri zuen Giza Eskubideen Europako Auzitegian. Del Rio 1987tik dago preso, eta 2008ko uztailean libre ateratzekoa bazen ere, 2017ra arte luzatu zioten zigorra.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.