Politika

Estrasburgoko Auzitegiak alegazioak aurkezteko epea luzatu du Otegiren auzian

Espainiak eskatu du epea luzatzeko; orain, apirilaren 14ra arte izango du alegazioak aurkezteko tartea.  

gotzon hermosilla
2016ko martxoaren 18a
12:19
Entzun

Arnaldo Otegiri ezarritako kartzela zigorraren auzia Estrasburgoko Giza Eskubideen Auzitegian dago, eta zigor hori ezartzean Otegiren eskubideak urratu ote ziren ebatzi beharko du. Espainiako bazuen horren inguruan alegazioak aurkezteko eskubidea, eta martxoaren 14an amaitzen zen horretarako epea, baina luzapena eskatu du, eta Auzitegiak onartu du eskaera: orain, apirilaren 14a baino lehen aurkeztu beharko ditu.

Epeak luzatzeko asmo horren atzean hauteskundeei begirako interesak egon daitezke. Izan ere, azkenean Otegi EH Bilduren zerrendetan hautagai baldin bada, eta Espainiako Gobernuak horren kontra helegitea aurkezten badu Otegiri ezarritako inhabilitazioa argudiatuz, data horietan Estrasburgoko Auzitegiak ebazpena kaleratzea kaltegarria litzateke Espainiaren interesetarako, batez ere, Auzitegiak erabakitzen badu Otegiren eskubideak urratu zirela.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.