Europako Giza Eskubideen Auzitegiak datorren asteartean emango du Parot Doktrina-ri buruzko ebazpena. Estrasburgoko Auzitegiak Ines del Rio Pradak aurkeztutako helegitea aztertu ostean jakinaraziko du epaia.
Del Riok 2008an behar zuen kalean, 30 urteko espetxe zigorra beteta, baina 2017ra arte luzatu zion zigorra Espainiako Auztegi Nazionalak, onurak ukatuta.
Europako Giza Eskubideen Hitzarmeneko 7.artikuluan oinarrituz, presoaren defentsak argudiatu du ezin dela zigorrik ezarri hori bermatzen ez duela legerik ez bada eta, salatu du Auzitegi Gorenaren epaiak atzeraeraginezkoak izatea.
Bestalde Del Rio kartzelan mantentzea 5.artikuluaren aurkakoa dela dio, zeinek askatasunerako eta segurtasunerako eskubidea jasotzen duen. 14. artikulua ere aipatzen du defentsak, diskriminazioaren debekuaz diharduena. Defentsaren esanetan 197/2006 doktrinaren aplikazioak helburu politikoak ditu.