'Parot doktrina'

Estrasburgoren epaia kasu berean daudenei "berehala" aplikatzea beste aukerarik ez dagoela dio Mullerrek

Marc Mullerrek azpimarratu du Estrasburgoren epaia ez dela Espainiaren kontrako erasoa. Ines del Rioren defentsa egin zuen Mullerrek Sala Handian.

Oihana Elduaien Uranga.
2013ko urriaren 28a
15:03
Entzun

Epaia argia da, eta 114. paragrafoan garbi esaten du Ines del Riori ez ezik egoera horretan dauden gainerako preso guztiei ere aplikatu behar zaiela. Hala dio Marc Muller abokatuak. Prentsaurrekoa eman du Donostian Mullerrek, Del Rioren defentsa egin duten abokatu taldearekin batera.

"Politika kenduz gero" gaia oso sinplea dela azaldu du Mullerrek, eta gogora ekarri Estrarburgoko Auzitegian eman zituen argudioak. Legalitate printzipioan ari baita.

Mullerrek ulertzen du Espainiarentzat gai "korapilatsua" dela, baina nabarmendu du epaia ez dela Espainiaren kontrako erasoa. Espainia ere Europaren parte delako, eta hura babesten duelako Giza Eskubideen Hitzarmena sinatuta. Europak legea aplikatu duela, besterik ez.

Epaiaren balorazio juridikoa egin zuen Mullerrek, argi esanez Espainiaren "barne arazoetan" ez zela sartuko, baina eskubide batzuk urratu direla, Europako Auzitegiak onartu duela, eta eskubide urraketa hori bukatzeko epaia aplikatu behar dela Del Rioren auzian ez ezik gainerakoetan ere.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.