euskal herria

"Estrategia asimilazionistek porrot egin dute"

Iñigo IruinEk eta Rufi Etxeberriak hitzaldia eman dute Mondragon Unibertsitateko Humaninate eta Hezkuntza Zientzien (HUHEZI) fakultatean. BERRIA.INFOk zuzenean eman du irekia zen zatia webgunean.

2011ko azaroaren 28a
16:40
Entzun

Mondragon Unibertsitateko Humaninate eta Hezkuntza Zientzien (HUHEZI) fakultateak gonbidaturik, Iñigo Iruin abokatuak eta Rufi Etxeberria ezker abertzaleko kideak hitzaldia eman dute gaur 14:00etan, Eskoriatzan (Gipuzkoa). BERRIA.INFOk zuzenean eman du lehen zatia, irekia zena; bigarrena, ikasleentzat zen soilik. Paradigma da hitzaldiaren izenburua.

Rufi Etxeberriak hartu du hitza, eta Espainiako eta Frantziako estrategia "asimilazionistek" porrot egin dutela salatu du, "bai eredu autonomikoa baita Ipar Euskal Herrian ezarri duten politika chauvinista". Espainiak ez duela Euskal Herriarentzat eskaintzarik gaineratu du, eta gatazka denboran luzatzea duela helburu bakar, "horrek fruitua emango dielakoan".

Bi ardatz: nazio aitortza eta erabakitzeko eskubidea

Espainian nazio aitortza eta erabakitzeko eskubidea hurrengo urteetako borroka izango direla adierazi du Etxeberriak, eta Euskal Herria ez dela horretan bakarrik egongo, Kataluniarekin eta Galiziarekin batera indarrak bateratu behar direla esan du.

Etxeberriaren hitzetan "errealitate berriak" irekitzeko baldintzak badaude: "Herri hau sakonekoa aldaketa politiko eta sozialean sartuta dago". Ezker abertzaleak nazio aitortzaz eta erabakitzeko eskubideaz gain, estatu propio bat izateko eskaera eskaintzen duela esan du ezker abertzaleko kideak, "behetik gora".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.