Estrategiaren 180 graduko aldaketa

Joxean Agirre Agirrek eta Adolfo Araizek debatearen garrantzia eta akusatuen jarrera berretsi dituzte

Pello Urzelai.
Madril
2011ko uztailaren 1a
00:00
Entzun
Joxean Agirre Agirre Soziologian lizentziaduna, preso ohia eta Gara-ko artikulugilea da. Arnaldo Otegiren bidez sartu zen ezker abertzalearen barne eztabaidan. «Berak gonbidatu ninduen parte hartzera, sintonia osoa genuen, eta prest azaldu nintzen ahalegin kolektibo hori laguntzeko. Gaiaren inguruan Arkaitz Rodriguezekin ere hitz egin zuen, auzokide zuelako. Joxean Agirrek zehaztu zuen eztabaida prozesuan parte hartu zuela; adibidez, Altsasuko agerraldian izan zela.

Joxean Agirreren ustez, Zutik Euskal Herria ebazpenean gorpuztu zen debateak estrategia aldaketa erradikala ekarri zuen. «Aurrerantzean, bideak politikoa eta demokratikoa izan behar zuen, eta baztertu edozein indarkeriaren erabilera edo haren justifikazioa. 180 graduko aldaketa zen». Fiskalaren galderei erantzunez, argitu zuen ezin zitekeela esan lehenago ezker abertzalea borroka armatua eta politikoa bateratzearen alde egon zenik. «Aldaketa hauxe zen: lehen aldiz esaten zuen bi ildo horiek ez zirela bateragarriak».

Adolfo Araiz abokatua da, eta HBko Mahai Nazionaleko eta hainbat kargu publiko izandakoa. Miren Zabaletaren eskutik sartu zen ezker abertzalearen barne eztabaidan. Aspalditik ezagutzen zuen, urte askoan bulegokide izan zuen Patxi Zabaletaren alaba zelako. «Tafallako bulegoan gelditu ginen. Luze hitz genuen, ordu erdiz, gehienbat nik hitz egin nuen, monologo bat izan zen, berak oharrak hartzen zituen».

Araizek ere berretsi zuen debatearen zentzua, auzipetuek deklaratukoarekin bat eginez: «Ahoan bilorik gabeko debatea izan zen, iraulketa ideologiko bat, buelta eman zitzaion estrategiari». Halaber, aitortu zuen azkenaldiko pausoak auzipetuei esker eman direla.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.