Ezker Abertzalearen oharra

"Estrategiatik kanpo dago, bide politikoaren eta demokratikoaren erabileran oinarritutako apustua hausten duen edozein ekimen"

Azken egunetan, hainbat herritan erre dituzten edukiontziak direla-eta atera du oharra Ezker Abertzaleak. Eta salatu du "gertaera horien atzean, dinamika mobilizatzailea zapuzteko asmo politikoa" dagoela.

2010eko abuztuaren 18a
18:56
Entzun
Ezker Abertzaleak azken egunetan Euskal Herriko zenbait herritan jazo diren gertakariak direla-eta, ohar bat kaleratu du, eta bertan hauxe adierazi: "Ezker Abertzaleak argiki adierazi du soilik bide politiko eta demokratikoen erabileran oinarrituko den prozesu demokratikoa garatzeko bere apustua, hau hausten duen edozein ekimen, estrategiatik kanpo geratzen da".

Ohar berean, Ezker Abertzaleak gertakari horien harira, egiten ari diren "erabilera politikoa salatu nahi du: sortzen ari den agertoki politiko berriaren aurrean blokeo egoera mantentzeko ahaleginean". Eta salatu du badagoela "gertaera horien atzean, dinamika mobilizatzailea zapuzteko asmo politikoa".

Oharrak amaitzen du esanez, Ezker Abertzalearen helburua "gatazka eta oinarrizko eskubideen urraketa gaindituko duen ziklo aldaketa" lortzea dela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.