ETA-ren komunikatua

ETA: "Askatasuna behar dugu bakea izateko"

Aberri eguna baliatuz kaleratutako komunikatuan ETAk denentzako baliagarria izango den "herri proiektu bat" eraikitzeko unea dela nabarmentzen du; aldi berea, ordea, salatzen du duela bost urte borroka armatuaren amaierarekin hasitako prozesuak ez duela esperotako emaitzik eman: "Gatazkaren ondorioek konpondu gabe jarraitzen dute, eta gako nagusia den euskal preso politikoen egoera askatu gabe dago"

Iazko independentista eguna Iruñean. JAGOBA MANTEROLA / ARGAZKI PRESS
2016ko martxoaren 27a
13:18
Entzun

"Guztien artean eta guztientzako" eraikitako euskal estatu baten beharra nabarmendu du ETAk Gara-ri bidalitako komunikatuan. "Abertzaletasunak ekarpen handia egin dio gure herriari, are gehiago ezkerreko abertzaletasunak. Herri eraikuntzarako oinarri sendoak jarri ditu, edozein jokabide edo jarrera atzerakoitik urrun". Hala, talde armatuak erabakitzeko eskubidea egikarituko duen "herri prozesu" baten beharra nabarmentzen du, beti ere, gizarteko alor guztietako jendeak bultzatuko duena. 

Aberri Eguna baliatuta talde armatuak duela bost urte hasitako prozesuaren errepasoa ere egin du eta ohartarazten ez direla egin beharrezko urratsak: "Ez da gatazka politikoa behin betiko gaindituko lukeen eta Euskal Herriaren erabakitzeko eskubidearen onarpenean oinarrituko litzatekeen akordio demokratikorik adostu".

Aldi berean, ordea nabarmentzen du bi ondorio nagusi utzi dituela prozesuak: "Euskal Herriaren ukazioan oinarritzen diren egitasmo politikoen gainbehera" eta " zubi berriak eraikitzeko eta aldaketa sakonak gauzatzeko aukera". Horren aurrean, urratsak egiten jarraitzera deitzen ditu ETAk alde guztiak, besteak beste, euskal preso politikoen auzia konponduz eta bake elkarrizketak hasteko pausoak emanez. 

Atzera begirakoa

Autokritikari ere egiten dio erreferentzia talde armatuak komunikatuan, eta gauza bera egiteko eskatzen die gainontzekoei ere. "Presoen sakabanaketan eta beste eremu denetan GALen gobernuarekin eskuz esku kolaboratu zutenak ez ziren zuzen aritu, ezta hurrik eman ere". 

Bide batez ohartarazten du gatazkari erantzuteko sortu zela talde armatua, baina tarte guzti horretan "prest" izan direla bake proposamenei "bide emateko". "Guda bila ez ginen joan, baina bake bila behin baino gehiagotan abiatu gara, modurik ezin argiagoan orain dela bost urte hartutako erabaki sortarekin".

Hala, eta bake prozesurik izango bada, prozesu independentista bultzatu behar dela ondorioztatzen du ETAk: "Askatasuna behar dugu bakea izateko". Baina horretarako beharrezko urratsa da talde armatuarentzat "herritar eta herri sektore askoren atxikimendua eta aktibazioa" lortzea. 

Parte hartzea

Talde armatuak nabarmetzen du komunikatuan, ezker abertzalearen proiektu independentistak arraksata izangi badu, oinarrizkoa dela sentsibilitate guztiek prozesuan parte hartzea, besteak beste, gatazkaren ondorioak gainditu, erabakitzeko eskubidea lortu eta prozesu demokratikoari bide geiteko. "Geroa dugu irabazteko, gaurdanik irabazteko. Horixe da Aberri Egun honetan azaldu nahi dugun nahia".

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.