Lehengo igandean Espainiako hauteskundeak irabazi zituenetik, gaur goizean ari da egiten PSOE Batzorde Federaralen aurreneko bilera, Madrilen, eta Jose Luis Rodriguez Zapatero idazkari nagusi eta Espainiako jarduneko presidenteak, "ETA erabat desagertzeko", alderdien batasuna eskatu du. "Horretarako, gure alderdiak bezalako jarrrera bera izatea eskatzen diet besteei", esan du. Haren ustez, "ia espainiar den-denek" nahi dute ETA desagertzea.
Aurreko legealdian PSOE horretan saiatu zela adierazi du. "Ez zen posible izan, baina hurrengoan posible izan behar du".
Bere hitzaldiaren hasieran, Isaias Carrasco lehengo astean ETAk Arrasaten (Gipuzkoa) hildako PSE-EEko zinegotzi ohia gogoratu du Zapaterok. "Gero, hauteskundeetan, parte-hartze handia egon zen, eta horrek erakusten du demokraziak ez duela onartzen bere oinarri ezinbestekoenen kontrako erronkarik".
Politika
"ETA erabat desagertzeko", alderdien batasuna eskatu du Zapaterok
Beste alderdiei PSOEk adinako jarrera bera izatea galdegin die gaur.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu