Politika

ETA militarraren egungo egoera, eta ETApolitiko-militarrak desegin aurretik bizi izan zuena oso antzekoak direla uste du Patxi Zabaletak

ETA militarraren gaur egungo egoera eta jokabidea ETA politiko-militarrak desegin aurretik izan zuenarekin parekatu du Patxi Zabaleta Aralarreko koordinatzaileak ETB2ko 'El Punto' saioan egin dioten elkarrizketan. Zabaletaren iduriko, erakunde armatu bat bere ekintzak eguneroko politikarekin nahasten hasten denean, desegiten hasten da.

2004ko otsailaren 23a
11:56
Entzun
"Erakunde armatu bat hasten denean sartzen eguneroko politikan, hasten denean nahasten bere ekintzak eguneroko politikarekin, hasten da barrutik desegiten. Horren adibidea da ETA politiko-militarrekoei gertatu zitzaiena; haien azken ekintzak Gernikako Estatutuaren alde izan ziren, eta hura izan zen bene-benetan jasan ezinezko kudeaketa bat borroka armatuarentzat, desegitera eraman zituena", adierazi du Zabaletak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.