politika

ETAk armak entregatuko dituen "itxaropen handia" du Europak

Dena dela, Cecilia Malmstrom Europako Batasuneko Barne Gaietako komisarioak esan du "etorkizunean lan handia" egin beharko dela. Bilbon izan da, Bizikidetza eta Memoria kongresuan.

2012ko maiatzaren 14a
15:45
Entzun

Cecilia Malmstrom Europako Batasuneko (EB) Barne Gaietako komisarioak adierazi du Europako Batzordeak "itxaropen handia" duela ETAk armak entregatuko dituela eta talde gisa desegingo dela, erakundearen azken agiriak ikusita. Hala ere, ohartarazi du "etorkizunean lan asko" egin beharko dela.

Europak indarkeria bukatzeko konpromiso "irmoa" duela esan du Malmstromek. Halaber, biktimak beti gogoan izan behar direla iritzi dio.

Bilbon egin ditu adierazpenok EBko Barne gaietako komisarioak, Eusko Jaurlaritzak antolatutako Bizikidetza eta Memoria kongresuaren hasieran.

ETAk iazko urriaren 20an jakinarazi zuen jarduera armatua behin betiko utzi duela.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.