ETAk atzo Azpeitian (Gipuzkoa) Erlo mendiko telebista hedagailuan lehertarazi zuen bonba hiru kilo amonalez osatua zegoela jakinarazi du gaur Ertzaintzak. Atean kalteak eragin zituen eztandak.
Goizeko hamaikak inguruan ezezagun batek bonba jarri zutela esanez deitu zuen Gipuzkoako DYAra. ETAren izenean deitu zuen. Arratsaldean aurkitu zituzten Ertzaintzaren artezilariek leherketaren aztarnak.
Ertzaintzak egindako lehen ikerketen arabera, "tenporizadore bidezko lehergailua da, ETAk erabili ohi duen motakoa".
Atentatua
ETAk atzo Azpeitian lehertarazitako bonba hiru kilo amonalez osatua zegoen
Erlo mendiko telebista hedagailuan eztandarazi zuen, eta kalteak eragin zituen atean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu