Abenduaren 16an Sestaon eta 24an Balmasedan egindako atentatuak bere gain hartu ditu ETAk, Gara-k plazaratu duen agiriaren bidez. Sestaon epaitegiari, erakunde armatuaren arabera "Espainiako Justizia aparatuari", eraso zioten; Balmasedan, berriz, PSOEren egoitzari.
ETAren iduriko, Espainiako Gobernuak eta PSOEk "salbuespen egoera" ezarri dute "euskal independentismoaren" aurka, eta Alfredo Perez Rubalcaba "GALeko ministroak" gidatuta "estatu terrorismoa" eta tortura praktikatzea leporatu die -Gorka Lupiañezek egindako salaketa gogorrak ekarri ditu gogora haren izena aipatu gabe bada ere-. Halaber, Natividad Junco senide bat bisitatzera zihoala hil zen emakumezkoaren heriotza estrategia horren ondorio dela nabarmendu du.
Espainiako Gobernuari eta PSOEri ez ezik, Jaurlaritzari ere kritika gogorrak egin dizkio ETAk agirian. "Herri honetan nazka tortura babesten dutenek eta traidoreek eman izan dute beti", erantzun diote Ibarretxe lehendakariak eta Azkarate bozeramaileak erakunde armatuko kideen aurka egindako adierazpenei.
Nolanahi ere, jazarpenak, torturek eta "salbuespen egoerak" herritarren pazientzia agortu dutela uste du ETAk, eta "Euskal Herriko Estatua sortzeko borondatea" ez duela inork garaituko aldarrikatu du.
ETAk bere gain hartu ditu Sestaoko eta Balmasedako atentatuak
Hilaren 16an epaitegiari eraso zioten Sestaon (Bizkaia) eta 24an PSOEren egoitzari Balmasedan (Bizkaia); kalte materialak eragin zituzten bietan. Lehergailuz egindako bi atentatu horie bere gain hartzeaz gain, Espainiako Gobernuaren, PSOEren eta Jaurlaritzaren jokabidea salatu du ETAk =iGara=i-k plazaratu duen agirian.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu