ETAk eragindako biktimekiko "sentsibilizazio maila falta" izan duela aitortu du ezker abertzaleak

2012ko otsailaren 27a
13:20
Entzun

Pello Urzelai - Donostia

Konponbiderako ikuspegi integral bat, aitortza bat bi proposamen zehatz. Hori guztia jasotzen du ezker abertzalearen Konponbide haizea dabil adierazpenak, atzo Donostiako Kursaalaen aurkeztutakoa.  Indarkeria egoera batetik bake iraunkor eta justu batera iragateko "trantsiziozko justizia" beharrezkotzat jo du ezker abertzaleak. Hori da ikuspegi integrala. Justizia horrek ahalbidetuko du gatazkaren ondorioak era era baikorrean gainditzea, errespetuan oinarritutako adiskidetzea sustatzea, herria bera irabazle aterako den egoera ekartzea.

Bide horretan, zenbait urrats marraztu ditu ezker abertzaleak. Batetik, indarkeria mota guztien desagerpena, gatazkaren ondorioei erantzutea (desmilitarizazioa, presoe eta errefuxiatuen etxeratzea...), eta elkarrenganako onarpenarekin adiskidetzea sustatzea. Azken atal honetan egin du aitortza ezker abertzaleak. "Bakean eta justizian bizi izango den Euskal Herria nahi badugu, samin guztiari erantzun eta aterabiderik eman beharko diogu". Ezker abertzaleak indarkeriek eragindako mina aitortu du berriro ere. "Ezker abertzaleak indarkeria adierazpen anitzek Euskal Herrian eragindako mina eta sufrimendua onartzen du, bai ETAren jarduera armatuak eragindakoa, bai  estatu espainiar eta frantziarren errepresio politikak eta gerra zikinak eragindakoa ere".

Baina berari dagokion ardura zatia aitortu nahi izan du ere. "Bere adierazpen edo jarreren bitartez, zenbaitetan ETAren jarduerek eragindako minarekiko sentikortasunik eza irudika zezakeela onartzen du ezker abertzaleak. Hori dela eta, bere jarrera politikoarekin nahi gabe gehitu duen mina sentitzen du. Eta onartzen dugu, gatazkaren gordintasunean, ezker abertzaleari alde bateko biktimekiko erakutsitako sentsibilizazio maila falta izan zaila beste aldeko biktimekiko". Ezker abertzaleak espero du adierazpen hau zintzotasun izpirituaren onartua izatea.
Aitortzarekin batera, bi proposamen. Batetik, Egiaren Batzordea osatzeko proposamena. Izaera independentea eta nazioartekoa izango duen batzordea, politikoki inpartziala. Bestetik, elkarrizketa eta akordio demokratiko baterako proposamena, gertatutakoa ez dela errepikatuko bermatze aldera.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.