ETA-REN AGIRIA

ETAk esan du ez zuela Patxi Lopezen aurka atentaturik egiteko asmorik

'Zutabe' barne buletinean dio lau hilabete lehenago hartu zuela eraso ekintzarik ez egiteko erabakia, eta Espainiako Gobernua jakinaren gainean zegoela.

2011ko apirilaren 18a
19:29
Entzun

ETAk gezurtatu egin du Zutabe barne buletinean iazko ekainean Patxi Lopez lehendakariaren eta Rodolfo Ares Barne sailburuaren aurka atentatua burutzeko asmoa zuenik. Martxoan zabaldu zuten hainbat hedabidek zurrumurru  hori, lau atxiloketa izan ostean. ETAk, ordea, iazko ekainerako eraso ekintzarik ez egitea lau hilabete lehenagotik erabakia zuela dio, Gara egunkariak gaur argitaratu duenez, eta Espainiako Gobernua jakinaren gainean zegoela.

Atentatua Eduerdo Puelles poliziaren hilketaren urteurrenean burutzeko asmoa zuela zabaldu zuten hainbat hedabidek. Horrelakoak ez dituela ETAk normalean gezurtatzen dio, eta oraingoan Alfredo Perez Rubalcaba Espainiako Barne ministroa egin du erantzule. Gainera, lau pertsona atxilotu zituzten polizia operazioan Beatriz Etxebarriak inkomunikazio aldian bortxatu egin zutela salatu zuela gogoratu du, eta Rubalcabaren bertsioari jaramon eginez, zurrumurrua zabaldu zuten hedabideak "torturaren defendatzaile" bihurtu zirela dio.

Hain zuzen, "intoxikazio" horretan torturaz egiten den erabilera salatu du ETAk. Etxebarriaren kasuaz gain, Xabier Atristain eta Juan Karlos Besancerena ere aipatzen ditu, eta azken aldian "herri mugimenduetan eta erakunde politikoetan aritzen direnek ere" jasan dutela nabarmentzen du.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.