Politika

"ETAk eta Batasunak indarkeriari uko egin arte" prozesuan aurrera ez egiteko eskatu du Nafarroako Gobernuak

2006ko azaroaren 13a
19:29
Entzun
Nafarroako Gobernuak Espainiako Gobernua eta PSOE "bultzatu" nahi ditu "gaizki deitutako bake prozesuan" aurrera ez egitera, "ETAk eta Batasunak indarkeria behin betiko gaitzesten ez duten bitartean". UPN eta CDNren esku dagoen Gobernuak salatu egin ditu joan den astean Lizarrako epaitegiaren eta PSNren Burlatako egoitzaren kontra ezezagunek egindako erasoak.

Ekintza horiek "ustez, ETAren ingurunetik" datozela diote, eta Justizia administrazioari eta PSOEko militanteei, "legeen eta demokraziaren aldeko" lanarekin aurrera jarraitu dezaten eskatu die.

Beren iritzian, azken aldian izan diren kale erasoek nabarmen uzten dute "muturreko abertzaleak ez daudela xantaia eta indarkeria baztertzeko prest".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.