ETAk gaur Gara egunkarira bidalitako agirian, esan du eutsi egiten diola su-eten iraunkorrari. Iazko martxoaren 24an abiaturiko ekintza armatuen etenaldi iraunkorra indarrean dagoela adierazi du erakundeak eta martxoaren 22ko adierazpenean agertutako helburuak berresten dituela (“Euskal Herrian burutu beharreko prozesu demokratikoa bultzatzea”).
“Ekintza armatuen etenaldia iragarri genuenetik bederatzi hilabete luze igaro" eta gero atera du agiria ETAk, eta Espainiako Gobernua eta PSOE kritikatu ditu, “prozesu demokratikoari etengabe oztopoak jarri” dizkiotelako. EAJ ere kritikatzen du: "Imaz-en PNV-k azken hilabetetan erakutsitako jarrera salatu nahi dugu, ezker abertzalearen aurka Espainiako Gobernuaren ildoa elikatzen aritu baita".
Espainiako Gobernuak su-eteneko bere konpromisoak bete gabe jarraitzen duela esan du ETAk.
"Prozesu demokratikoa garatzeko aukera Euskal Herriari zor zaizkion eskubide eta minimo demokratikoak bilduko dituen akordio politiko baten bidez" etorriko dela esan du ETAk agirian.
Bere gain hartu du Barajasen abenduaren 30ean egindako atentatua, eta bere erabaki eta erantzunak Espainiako Gobernuaren jokabidearen araberakoak izango direla nabarmendu du. Barajasko atentatuari buruz, ETAk esan du biktimarik ez zuela eragin nahi eta lehergailuaren kokagune zehatza azalduz hiru dei egin zituela. Ordubeteko denbora tartean aparkamendua hustu ez izana salatu du erakundeak agirian.
ETAk eutsi egiten dio su-eten iraunkorrari
Iazko martxoaren 24an abiaturiko ekintza armatuen etenaldi iraunkorra indarrean dagoela adierazi du ETAk 'Gara'-ra bidalitako agirian. Erakundeak bere gain hartu du Barajasko atentatua, biktimarik ez zuela eragin nahi esanez.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu