Politika

ETAk laster indarkeriari uko egingo diola uste du Blazquez Bilboko gotzainak

Euskal elizak bakearen aldeko ahalegin handiak egin dituela eta biktimetatik hurbil egon dela nabarmendu du. Bihar utziko du Bilboko gotzain kargua Valladolideko (Espainia) artzapezpikutza hartzeko.

2010eko apirilaren 9a
13:24
Entzun
"Ez dakit den desio bat, esperantza bat, susmo bat, sineste sendo bat, baina ETAk laster [indarkeriari] uko egingo diola uste dut; irudipen hori daukat", esan du Ricardo Blazquez Bilboko gotzainak Radio Euskadin egin dioten elkarrizketan. Ildo horretatik, euskal elizak bakearen alde saio eta ahalegin handiak egin dituela erantsi du, eta Bilboko gotzain izan den denboran "terrorismoaren arazoa eta biktimak" bere lehentasunen artean izan direla.

Ildo horretatik, euskal apaizak biktimekin guztiz engaiatuta daudela ziurtatu du: "Haiengandik hurbil egon gara, ahalik eta modu egokienean, oso modu zuhurrean".

Bilboko gotzain izendatu zutenean sektore batzuek "harrera zakarra" egin ziotela aitortu du, baina kritikatu zuten haiek, "batik bat, nazionalistek", orain badoalako pena agertu dutela nabarmendu.

Bihar utziko dio Blazquezek Bilboko gotzain izateari eta Valladolideko (Espainia) artzapezpiku izango da aurrerantzean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.