ETA-ren agiria

ETAk ontzat eman du Nazioarteko Egiaztatze Batzordearen sorrera

BERRIA egunkarira bidalitako oharrean ETAk berehala eman dio ongietorria Egiaztatze Batzordeari. Agiria bihar kaleratuko du BERRIAk, osorik.

2011ko urriaren 1a
21:03
Entzun

ETAk agurtu egin du Nazioarteko Egiaztatze Batzordearen sorrera, BERRIA egunkarira igorritako agiri baten bidez. ETAk “ontzat” eman du aurkeztu berri den Egiaztatze Batzordea. BERRIAk bihar kaleratuko du osorik ETAren agiria.

Nazioarteko Egiaztatze Batzordea joan den asteazkenean aurkeztu zuten, Bilbon, eta bere eginkizuna ETAk joan den urtarrilaren 10ean iragarritako su-eten iraunkor eta orokorra egiaztatzea da. Nazioarteko bost adituk osatzen dute batzordea: Ram Manikkalingam, Ray Kendall, Cris Maccabe, Ronni Kasrils eta Satish Nambiar. Taldearen koordinatzailea Fleur Ravensbergen herbeheretarra da, Manikkalingam zuzendari den Herbereetako Elkarrizketarako Aholkularitza Taldeko kidea. ETAk berehala eman dio ongietorria Egiaztatze Batzordeari.

ETAk su-etena iragarri zuenean, nazioarteak egiaztatzeko modukoa zela argitu zuen, Gernikako Akordioaren eskaerari jarraikiz. Halaber, joan den martxoaren 27an kaleratutako agirian, ETA prest azaldu zen “egiaztatze informal bat onartzeko”, Frantzia eta Espainiako aitortza ofizialik ez izan arren. Hori guztia gogorarazi du bihar kaleratuko den agirian, eta, bide batez, kexu azaldu da Espainia eta Frantziako estatuek denbora honetan erakutsitako jarrerarekin.
 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.