ETAk Zutabe barne aldizkarian prozesuari buruz egin dituen gogoeten harira, erakunde armatuak "normalizazio politikorako prozesuaren zaintzaile" izan nahi duela esan du Iñigo Urkullu EAJko zuzendaritzaren bozeramaleak, Radio Euskadin egin dioten elkarrizketan. "Mundu horrek uste du Euskal Nazio Askapenerako Mugimendua direla, konturatu gabe euskal gizarteak ez diola inoiz inolako zereginik aitortu ETAri", agertu du.
ETAri asmo horiek albo batera uzteko exijitu behar diona ezker abertzalea da Urkulluren iduriko, "zaintzaile izateari eta alderdien arteko elkarrizketaren inguruan xantaia egiteari uzteko" eskatu behar lioke. Ildo horretatik, Batasunak Anoetako Proposamena ez duela betetzen kritikatu du buruzagi jeltzaleak.
Politika
ETAk prozesuaren zaintzaile izan nahi duela iritzi dio Urkulluk
Erakunde armatuak ez diola eragin politikoa izateari utzi nahi erantsi du buruzgi jeltzaleak. Ezker abertzaleak zaintza hori albo batera uzteko exijitu beharko liokeela uste du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu