elkaRRIZKETA AURRERAPENA

"ETAk su-eten iraunkorra emateko gogor saiatzen ari da ezker abertzalea"

Brian Currin Hegoafrikako abokatu eta bitartekaria elkarrizketatu du Imanol Murua Uria kazetariak BERRIArako. Igandean aterako dute.

2010eko azaroaren 12a
17:06
Entzun
Hona hemen, aurrerapen gisa, Brian Currinen esan batzuk:

- "Egoera aldatzen bada, ETAk su-eten iraunkor eta egiaztagarria ematen badu, ezker abertzaleak legeztatzeko pausoak ematen baditu eta Espainiako Gobernuak ikusten badu nazioarteko esku-hartzeak ekarpen positiboa egin dezakeela, orduan Nazioarteko Harreman Taldeak prozesuan oro har eragin positiboa izan ahalko du, eta uste dut Espainiako Gobernuak ongi-etorria emango dio ekarpen eraikitzaile horri".

- "Badakigu ezker abertzalearentzat oso garrantzisua dela su-eten iraunkorra lehenbailehen iragartzea. Beraz, jakinik behar hori dutela, eta jakinik hori gerta dadin lortzeko gogor saiatzen ari direla, espero dugu adierazpen hori azaroan etortzea".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.