Hona hemen, aurrerapen gisa, Brian Currinen esan batzuk:
- "Egoera aldatzen bada, ETAk su-eten iraunkor eta egiaztagarria ematen badu, ezker abertzaleak legeztatzeko pausoak ematen baditu eta Espainiako Gobernuak ikusten badu nazioarteko esku-hartzeak ekarpen positiboa egin dezakeela, orduan Nazioarteko Harreman Taldeak prozesuan oro har eragin positiboa izan ahalko du, eta uste dut Espainiako Gobernuak ongi-etorria emango dio ekarpen eraikitzaile horri".
- "Badakigu ezker abertzalearentzat oso garrantzisua dela su-eten iraunkorra lehenbailehen iragartzea. Beraz, jakinik behar hori dutela, eta jakinik hori gerta dadin lortzeko gogor saiatzen ari direla, espero dugu adierazpen hori azaroan etortzea".
elkaRRIZKETA AURRERAPENA
"ETAk su-eten iraunkorra emateko gogor saiatzen ari da ezker abertzalea"
Brian Currin Hegoafrikako abokatu eta bitartekaria elkarrizketatu du Imanol Murua Uria kazetariak BERRIArako. Egunkariak bihar aterako du bi orrialdeko elkarrizketa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu